Unai Otaegi gutxigatik ez da pasa hirugarren mailako Euskal Herriko Txapelketako finalera

Ataria 2021eko abuztuaren 16a

Donamarian atzo egindako kanporaketan finalera lehen biak pasatzen ziren, eta hirugarren egin zuen aizkolari zizurkildarrak.

Guztira 37 aizkolarik eman dute izena aurtengo txapelketan aritzeko, eta horregatik hiru kanporaketa antolatu dituzte. Lehenengoan parte hartu du Otaegik eta ezin izan du lortu finalerako txartela. Jokin Urretabizkaia donostiarra eta Julen Gabirondo urnietarra izan ziren azkarragoak. Lau kanaerdiko moztu behar zituzten aizkolariek, eta Urretabizkaia izan zen azkarrena, 8 minutu eta 25 segundoko denbora eginez. Gabirondok 8.53ko denbora egin zuen eta Otaegik 9.47koa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!