Zizurkildarrak konkistadoreen pare

Tolosaldeko Ataria 2021ko abu. 14a, 13:40

Mattin gizarte abenturako kideen eskutik, 'Konkis txiki' egin dute herrigunean zehar sei urtetik gorako gaztetxoek.

EITBko El Conquistador saioko antzeko probak jarri dituzte herriko txoko ezberdinetan zehar Mattin Gizarte Abenturakoek. Zizurkildarrek, koloretako taldeetan banatuta, proba horiek pasatu behar izan dituzte, finaleraino iritsi arte. Probaz proba, partaideak galtzen joan dira, baina umorerik ez dute galdu goizak iraun duen bitartean.

Bitartean, herriko plazan, sei urtez azpikoek ere jolasak izan dituzte, Zizurkilgo erraldoi eta buruhandien begiradapean. Arratsaldean, 18:00etan hasita, Mikra zirku emanaldia izango dute plazan, eta afalostean, 22:30ean, Julen Alonso eta Oinkariren eskutik Sutan Dantzan ikuskizuna izango da Intxaur frontoian. 

Hona hemen biharko egitaraua:

  • Abuztuak 15, igandea
    11:00. Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.
    12:00. Herri kirol saioa: aizkoran, Jon Irazu-Txomin Amondarain / Unai Otaegi-Joseba Otaegi.
    Harri jasotzen, Udane Ostolaza.
    19:00. Bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai jartzen, Igotz Alkorta.

*Oharra: Edukiera mugengatik, gonbidapenak beharko dira Sutan Dantzan ikuskizunerako eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai. 

Erlazionatuak

'Konkis txiki' egin dute gaztetxoek

Tolosaldeko Ataria 2021 abu 14 Zizurkil

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!