Haurrentzat jolasak, kultur asteburua hasteko

Ataria 2021eko abuztuaren 13a

Kultur asteburuari hasiera eman diote Zizurkilen; igandera bitartean hainbat kultur ekimen izango dituzte.

Jolasean hasi dute arratsaldea Zizurkilgo herritarrek. Puzgarriak eta haizez betetako baloiak izan dituzte esku-eskura lagunekin ibiltzeko. Ondoren, 19:00etan, Frontona izeneko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, Intxaur pilotalekuan. Igandera bitarte, beraz, kultur asteburuko egitasmoak izango dituzte.

  • Abuztuak 14, larunbata
    09:30. Konkis Txiki 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat erronka eta proba dibertigarriak herrigunean zehar.
    11:00. 6 urtetik beherakoentzat jolasak P.M. Otaño plazan. Arratsaldeko 18:00etan “Mikra” 18:00. Mikra zirku emanaldia P.M. Otaño plazan.
    22:30. Julen Alonso eta Oinkariren eskutik Sutan Dantzan ikuskizuna Intxaur frontoian*.
  • Abuztuak 15, igandea
    11:00. Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.
    12:00. Herri kirol saioa:
    Aizkoran, Jon Irazu-Txomin Amondarain / Unai Otaegi-Joseba Otaegi.
    Harri jasotzen, Udane Ostolaza.
    19:00. Bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai jartzen, Igotz Alkorta*.

*Oharra: Edukiera mugengatik, gonbidapenak beharko dira Sutan Dantzan ikuskizunerako eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!