Intxaur txapelketako finalak ikusteko sarrerak salgai

Ataria 2021eko abuztuaren 3a

Udalak herritarrak gonbidatu ditu txapelaren lehian ariko den Julen Alberdi herrikidea animatzera joatera.

Iragan asteburuan lau eta erdiko Intxaur txapelketako finalaurrekoak jokatu ostean, erabakita geratu ziren finalean lehiatuko diren pilotarien izenak. Promesa mailan, Unai Alberdi eta Fernandez lehiatuko dira, eta elite mailan, Julen Alberdi zizurkildarra eta Elola ariko dira nor baino nor gehiago.

Finaleko partidak larunbatean jokatuko dira, abuztuaren 7an, 20:00etan hasita, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Finalen aurretik, jubenil mailako eskuz binakako partidak izango dira ikusgai. Azpeitiko Aimar Egiguren eta Aiako Unai Albeniz Donostiako Egoitz Olaizola eta Oiartzungo Xabat Olaizen aurka ariko dira.

Bada, finala ikusteko sarrerak eskuragarri daude. Udal bulegoetan eta Iriarte tabernan lortu ahalko dira, hiru euroko prezioan. Sarrerarik geratuko balitz, Intxaur frontoiaren kanpoaldean jarriko dituzte salgai, partidak hasi aurretik. 12 urte arteko haurrek ez dute sarrerarik erosi beharko.

Zizurkilgo Udalak Julen Alberdi zizurkildarra animatzera gonbidatu ditu herritarrak: "Anima dezagun denok Julen, txapela herrian gera dadin, bai eta gainerako guztiak ere, maila bikaina ari dira-eta erakusten!".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!