Intxaur txapelketako lau eta erdiko azken partidak jokatu dituzte

Leyre Carrasco 2021eko uztailaren 25a

Promesa mailan Julio Fernandez pilotaria gailendu da eta, elite mailan berriz,  Eneko Labaka izan da txapelduna.

Intxaur txapelketako lau eta erdiko azken partidak jokatu dira gaur 12:00tan hasita, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Promesa mailan lehiatu dira lehenik Julio Fernandez eta Aitor Altuna. Fernandez partida galtzen hasi bada ere, azken tantoetan aurre egin dio eta bere garaipenarekin (22-11) eman zaio amaiera partidari.

Elite mailan ordea, Xabi Sancho pilotariak Eneko Labakaren aurka lehiatu behar zuen. Azken orduko eskuko lesio txiki baten eraginez, Sanchok partida alde batera utzi eta horren ordez, Ander Murua arrasatearra aritu da gaur Eneko Labakaren aurka. Azkenean, 22-10 bukatu da partida Labakaren garaipenarekin.

Datorren asteburuan finalaurrekoak jokatuko dira. Larunbatean, 20:00etan hasita, uztailaren 6ko irabazleak, uztailaren 18ko irabazleen aurka arituko dira. Igandean berriz, uztailaren 24ko irabazleak, uztailaren 25eko irabazleen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!