Elola, Alberdi, Landa eta Amianok egin dute Intxaur txapelketan aurrera

Ataria 2021eko uztailaren 19a

Lau eta erdiko Intxaur Txape 1 1626710616597
Lau eta erdiko Intxaur Txape 2 1626710616988
Lau eta erdiko Intxaur Txape 3 1626710617288
Lau eta erdiko Intxaur Txape 4 1626710617617
Lau eta erdiko Intxaur Txape 5 1626710617934
Lau eta erdiko Intxaur Txape 6 1626710618246
Lau eta erdiko Intxaur Txape 7 1626710618542
Lau eta erdiko Intxaur Txape 8 1626710618883
Lau eta erdiko Intxaur Txape 9 1626710619194
Lau eta erdiko Intxaur Txape 10 1626710619487
Lau eta erdiko Intxaur Txape 11 1626710619996
Lau eta erdiko Intxaur Txape 12 1626710620326
Lau eta erdiko Intxaur Txape 13 1626710620621
Lau eta erdiko Intxaur Txape 14 1626710620916
Lau eta erdiko Intxaur Txape 15 1626710621224
Lau eta erdiko Intxaur Txape 16 1626710621586
Lau eta erdiko Intxaur Txape 17 1626710621916
Lau eta erdiko Intxaur Txape 18 1626710622216

Jokatu dituzte Zizurkilgo Lau eta Erdiko Intxaur Txapelketako lehen bi jardunaldiak, eta finalaurrekoetara sailkatu dira lau pilotariak; beste lau partida jokatuko dituzte aste honetan.

Lau eta erdiko Intxaur Txapelketa sortu dute Zizurkilen, eta ostiralean jokatu zituzten lehen bi partidak, eta beste bi partidak igandean izan ziren.  Lehen partida irabazita Elola, Alberdi, Landa eta Amianok finalaurrekoetara sailkatzea lortu dute. 

Sortu berri den txapelketako lehen partida promesen mailakoa izan zen, eta Beñat Senarren ordez Unai Alberdi aritu zen. Alberdik lortu zuen garaipena Javi Oskozen aurka. 22-11 gailendu zen Alberdi, frontoian gauzak ondo eginda. Honela finalaurrekoetarako sailkatu da. Bigarren partidan, elite mailan, Iñaki Elola gehiago izan zen Xabi Urbieta baino. 15 tantotan utzi zuen asteasuarra Elolak. Abiadura sartu zion pilotari, eta markagailuan tartea ateratzea lortu zuen. Nahiz eta Urbietak gerturatzea lortu ezin izan zuen ezer egin.

Igandeko jardunaldian lehen partida Promesen mailakoa izan zen, eta Iker Amianok irabazi zion 22-21 Josu Igoari. Elkarren arteko lehia parekatua izan zen markagailuak erakusten duen moduan. Erritmo bizian jokatu zuten, eta ia hutsik egin gabe aritu ziren, baina gipuzkoarrak poltsikoratu zuen garaipena. Nahiz eta 21-20 Igoa aurretik joan, Aurrera Tolosakoak lortu zuen partidako azken bi tantoak bereganatzea. Honenbestez, finalaurrekoetarako sailkatuta, hilaren 31n Unai Alberdiren aurka neurtuko ditu indarrak. Elite mailako bigarren partida ez zen gutxiagorako izan. David Landak 22-20 irabazi zion Alberto Ongayri. Berdintasuna izan zen nagusi partida osoan zehar. Ondo mugitu zuten pilota, eta tanto asko egin zituzten. Honela, Landak, hilaren 31n, Iñaki Elolaren aurka jokatu beharko du finalaurrekoa.

Uztailak 24, larunbata: 20:00
Elite maila. Paul Ojuel (Hernani) / Julen Alberdi (Aurrera Tolosa).
Promesa maila. Aingeru De la Fuente (Buruzgain) / Sergio Gutierrez (San Cosme).

Uztailak 25, igandea: 12:00
Elite maila. Xabi Sancho (Pagazpe) / Eneko Labaka (Aurrera Tolosa).
Promesa maila. Julio Fernandez (San Cosme) / Aitor Altuna (Aurrera Tolosa).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!