Kultur asteburua egingo dute Zizurkilgo Herrigunean abuztuaren 13tik 15era

Tolosaldeko Ataria 2021ko uzt. 19a, 11:28
2019ko jaietako irudia, buruhandi eta erraldoiak izan ziren Herrigunean.

Aurten ere, abuztuko Amabirjin jairik ez da egingo Zizurkilgo Herrigunean, baina asteburu kulturala antolatu dute abuztuaren 13tik 15era. Segurtasunez elkartzeko asteburua izatea nahiko luketela esan dute antolatzaileek. 

Hauxe da Zizurkilgo Herrigunean hiru egunetarako antolatu duten egitaraua:

  • Abuztuak 13, ostirala
    16:00etatik 19:00etara. Puzgarriak P.M. Otaño plazan.
    19:00. Frontona antzezlana, Intxaur frontoian.
  • Abuztuak 14, larunbata
    09:30. Konkis Txiki 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat erronka eta proba dibertigarriak herrigunean zehar.
    11:00. 6 urtetik beherakoentzat jolasak P.M. Otaño plazan.Arratsaldeko 18:00etan “Mikra” 18:00. Mikra zirko emanaldia P.M. Otaño plazan.
    22:30. Julen Alonso eta Oinkariren eskutik Sutan Dantzan ikuskizuna Intxaur frontoian*.
  • Abuztuak 15, igandea
    11:00. Haurren basoa ekimenaren eskutik, tailerrak eta jolasak.
    12:00. Herri kirol saioa:
    Aizkoran, Jon Irazu-Txomin Amondarain / Unai Otaegi-Joseba Otaegi.
    Harri jasotzen, Udane Ostolaza.
    19:00. Bertso jaialdia Intxaur frontoian. Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Amets Arzallus. Gai jartzen, Igotz Alkorta*.

*Oharra: Aforo mugengatik, gonbidapenak beharko dira Sutan Dantzan ikuskizunerako eta bertso jaialdirako. Iriarte eta Plaza Etxeberri jatetxeetan egongo dira eskuragai. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!