'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena egin dute Zizurkilen

Ataria 2021eko uztailaren 14a

Zizurkildik abiatuta, Adunako bidegurutzetik barrena, Villabona zeharkatuz egin dute ibilaldia adinekoek, 'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimenaren barruan.

Pandemiaren eraginez etenaldia egin ostean, ekainaren 25ean hasi ziren berriro adinekoak Zizurkildik Asteasuko bidegorrian zehar ibilbidea egiten. Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak antolatzen du Pausoka, adinak ez du inporta ekimena eta gaur eguraldi txarragatik ibilbide motzagoa egitea erabaki dute. Joxe Arregi plazatik abiatu, Bulandegi bidean barrena, Adunako zubiraino joan dira. Handik Villabona osoa zeharkatu eta Ugare auzotik itzuli dira Joxe Arregi plazara.

20 pertsona inguruk parte hartu dute gaurko ekimenean eta ibilbidea amaitutakoan Egarri tabernan hamaiketakoa egiteko aukera izan dute.

Udako etenaldiaren ondoren, irailetik aurrera jarraituko du Pausoka, adinak ez du inporta ekimenak.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!