Azkartasunezko Sega txapelketa jokatuko da Zizurkilen, igandean

Ataria 2021eko uztailaren 14a

18:00etan emango zaio hasiera Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapelketari.  Zizurkilgo Nekola baserriko lurretan izango da, eta bost emakumezkok eta lau gizonezkok parte hartuko dute.

Gipuzkoako Azkartasunezko Sega Txapelketa jokatuko da igandean, Zizurkilen. Nekola baserriko lurretan izango da, eta emakumezkoen eta gizonezkoen mailan lehiatuko dira. 18:00etan hasiko da proba.

Emakumezkoetan bost segalari izango dira parte hartuko dutenak, eta gizonezkoetan berriz lau. Emakumezkoetan Ann Malou Henriksen, Garazi Urkiola, Jugatx Agirre, Ainara Otamendi ibartarra eta Alaitz Imaz hernialdetarra ariko dira belarra nork ebaki azkarrago.

Aldiz, gizonezkoen kasuan, Suharri Irazustabarrena, Julen Gabirondo, Jon Otegi eta Mikel Lizartza tolosarrak neurtuko dituzte indarrak.

Guztiek Gipuzkoako azkartasunezko txapela lortu nahiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!