Iazko etenaren ostean aurten uztailaren 17an zuten asmoa XVIII. Blues Gaua egiteko. Herriko tabernetan egin beharrean Joxe Arregi plazan bi kontzertu eskaintzekoak ziren baina pandemiaren egoerak okerrera egin duela ikusita, "zuhurtziaz", emanaldia ez antolatzeko erabakia hartu du udalak.