'Pausoka, adinak ez du inporta' ekimena berriro jarriko dute martxan

Ataria 2021eko ekainaren 16a

Zizurkildik Asteasurako bidegorrian egingo dute ibilaldia adinekoek. Ekainaren 25ean izango da lehenengo hitzordua.

Pandemiaren eraginez etenaldia egin ostean, berriro hasiko dira adinekoak Zizurkildik Asteasuko bidegorrian zehar ibilbidea egiten. Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta, hiru distantzia proposatzen dituzte, bakoitzaren gaitasunaren arabera:

  • Burrusti baserriraino
  • Martxetaundi baserriraino
  • Asteasuraino

Lehenengo irteera ekainaren 25ean izango da eta bigarrena uztailaren 14an. Goizean, 10:00etan abiatuko dira denak Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta amaiera ere denek batera emango diote 12:00etan plaza berean. Ondoren, hamaiketakoa izango da ibilaldian parte hartzen duten guztientzat.

Aforoak kontrolatu ahal izateko eta aurreikuspenak egiteko, izen emateak Zizurkilgo udal bulegoetan jasoko dira edo bulegoa@zizurkil.eus helbidean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!