Txirrindularitza eskolan, dantza taldean eta pilota eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 16a, 10:00

Ireki dituzte 2021-2022 ikasturterako izena emateko epeak Zizurkilgo taldeetan.

Hauek dira izena emateko moduak:

Bukalai dantza taldea

Aurrematrikula epea zabalik dago. Izen emateak Zizurkilgo udal bulegoetan edo blegoa@zizurkil.eus helbidean egin daitezke. Aurrematrikularen kuota 25 eurokoa da eta ordainketa dantza taldearen kontuan egin beharko da.

Danena txirrindularitza eskola

Aiztondo bailaran neska-mutilentzat txirrindularitza praktikatu eta ikasteko aukera eskainiko du Danena kirol elkarteak. Urritik ekainera bitartean modalitate ezberdinetan trebaketa egiteko aukera izango da eta asteburuetan irteerak eta lasterketetan parte hartzeko aukera izango da.

Zizurkilgo Pedro Maria Otaño eskolako frontoian egingo dituzte hitzorduak:

  • Asteartero 17:00etan: 2010-2011-2012 eta 2013ko alebin eta benjaminak.
  • Ostegunero 17:00etan: 2006tik 2009ra jaiotako infantil eta kadeteak.

Izen emateak danenatxirrindularitza@gmail.com helbidean eginb eharko dira ekainaren 20a baino lehen. Informazio gehiago 665 73 14 64 telefonoan.

Ziotza pilota eskola

Intxaur frontoian egingo dira saioak. Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantilek astean bi entrenamendu egingo dituzte.

Izen emateko kuota 50 euroko da eta aurrematrikulak ekainaren 25a baino lehen egin beharko dira, 606 815 000 telefonoan edota ziotzapilotaelkartea@gmail.com helbidean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!