Mikel Alvarez pultsularia, Euskadiko txapeldun

Ataria 2021eko ekainaren 9a

Gipuzkoako selekzioa, Danok Danena taldeko hainbat pultsularirekin, Euskadiko Txapelketan.

Maiatzaren 29an jokatu zen Euskadiko Txapelketa, banaka eta herrialdeka, eta Danok Danena taldeko Mikel Alvarez izan zen onena gizonezkoen sailkapen orokorrean. Laugarren postua lortu zuen Ekaitz Kortajarena taldekideak. Emakumezkoetan bigarren postua eskuratu zuen Susana Davilak sailkapen orokorrean eta hirugarren izan zen Elena Mangas.

Herrialdeka Gipuzkoa izan zen irabazle, bai gizonezkoetan zein emakumezkoetan, eta selekzio bakoitzean Danok Danenako pultsulari ugarik parte hartu zuten.

Taldeko pultsulariek emaitza onak lortu zituzten. Emakumezkoetan, 49 kiloko kategorian, Naiara Madrid bigarren izan zen; 59 kilo kategorian, Susana Davila txapelduna izan zen, Daniela Perez bigarren eta Amaia Blanco hirugarren. 64 kilokoan, Zaloa Iturbe laugarren izan zen. 71 kilokoan, Elena Mangas txapelduna izan zen. 76 kilokoan, Nalu Herranz bigarren eta Allison Rivera hirugarren.

Gizonezkoetan, 61 kiloko kategorian, Jon Kepa Kortajarena bigarren izan zen. 67 kilokoan, Ekaitz Kortajarena txapeldun. 73 kilokoan, Mikel Alvarez txapeldun eta Pablo Ucero hirugarren. 81 kilokoan, David Rubio txapeldun eta Jon Rodriguez bosgarren. 89 kilokoan, Asier Gallego bigarren izan zen. 96 kilokoan, Gorka Endjilo laugarren, eta 102 kilokoan Jon Ander Iriarte txapeldun eta Aitor Tecedor bigarren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!