Txirrindulari bat larri zauritu da Zizurkilen

Ataria 2021eko maiatzaren 20a

GI-3281 errepidean gertatu da gaur goizean istripua, eta Ertzaintza lekuko bila dabil. 

09:25 zirenean gertatu da istripua, GI-3281 errepidean, Zizurkilen, Adunatik Asteasurako saihesbidearen alboan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, txirrindulari batek erorikoa izan du, eta izan dituen zaurien ondorioz, ospitalera eraman behar izan dute. Zauritua 52 urteko gizonezkoa da.

Ertzaintza istripuaren lekuko bila dabil, eta deia luzatu die herritarrei gertaeraren inguruko informazioa izanez gero Gipuzkoako Trafiko Unitatearekin (943 53 91 25) harremanetan jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!