Villabona aldeko mugarriak ezagutzeko irteera egin zuten larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2021ko mai. 17a, 12:04

Zizurkil eta Villabona arteko muga markatzen duten mugarriak ikusteko ibilaldia egin zuten aurreko larunbatean.

Joxe Arregi plazan eman zioten hasiera irteerari, eta Zubiaurretxora inguratuta, Oria ibaiaren ertzetik jarraitu zuten lehen muga ikusteko. Ibaiak egiten du muga puntu horretan, eta ez dago mugarri fisikorik. Ugare auzoan barrena, Fraisoro aldera igo ziren ibiltariak.

Usurbil aldeko irteeran bezala, talde oparoa bildu zen larunbatean. Bidean gora, hainbat mugarri bisitatu zituen taldeak eta tartean, baita Laumugarrietako mugarria ere. Asteasu, Anoeta, Villabona eta Zizurkilen arteko mugarria da. Ia lur-azpian ezkutatuta egin ditu hainbat urte eta duela aste gutxi bistaratu zuten, lau herrietako alkateak bertan zirela.

Teodoro Hernandorena elkarteko kideek gidatu zuten larunbateko ibilbidea eta mugarrien inguruko azalpenak eskaini zituzten

Laumugarrietako mugarria ikusita, Abetako gainera igo ziren parte hartzaileak eta handik, Ugarte baserrira inguratu ziren. Guztira, 14 mugarri ikus zituzten irteeran.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!