Konpostatzearen inguruko saioak egingo dira Zizurkilen

Ataria 2021eko maiatzaren 17a

Argibideak emateko saioak antolatu ditu udaleko Ingurumen sailak maiatzaren 20an, 24an eta 28an.

Zizurkilgo Udaleko ingurumen teknikariak herritarren zalantzak argitzeko saioak eskainiko ditu datozen egunotan. Dagoeneko auzo-konposta edo etxe konposta egiten dutenek edo euren bio-hondakinak konpostatzen hasi nahi dutenentzako saioak izango dira maiatzaren 20an.

  • Maiatzak 20, osteguna. 09:00etan Elbarrenetako auzo-konpostagunean; 09:30ean Herriguneko auzo-konpostagunean.

Bestetik, hondakin organikoak etxean konpostatzen hasi nahi dutenei zuzendutako deialdia ere antolatu dute. Interesdunek, informazio puntura gerturatu ahal izango dute azalpen guztiak jasotzera0 

  • Maiatzaren 24, astelehena. Pello Mari Otaño plazan egongo dira 16:30etatik 19:30etara.
  • Maiatzak 28, ostirala. Joxe Arregi plazan egongo dira 16:30etatik, 19:30etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!