XXI. Biatloia egin dute Zizurkilgo gazteek

Leyre Carrasco 2021eko maiatzaren 16a

2 eta 12 urte bitarteko haurrak izan dira parte hartzaileak, eta korrika nahiz bikletan egin behar izan dute ibilbidea.

Eguraldi txarra ez da oztopo izan, eta Zizurkilgo haur eta gaztetxoei zuzendutako XXI. Biatloia egin dute gaur, 11:00etan hasita. Maiatza Saltsan programazioaren baitan antolatutako ekimena izan da. 2 eta 12 urte bitarteko haurrak izan dira parte hartzaileak, eta hiru lasterketa egin dituzte guztira; korrika nahiz bizikletan.

Haur Hezkuntzako haurrek Zizurkilgo herrigunean bertan egin dute lasterketa; lehendabiziko buelta korrika, eta bigarrena oinez. Plazatik udaletxera, eta udaletxetik frontoirako ibilbidea izan da, hain zuzen. Lehen Hezkuntzako gazteak, ordea, bi taldetan banatu dira. Lehen taldea LH1-LH4 bitartekoak osatu dute. Herrigunean aritu dira korrika, baina bizikletan Agerre baserriko itzulia bi aldiz egin behar izan dute. Bigarren taldea berriz, LH5-LH6ko gazteek osatu dute. Menditarteko ibilbidea bi aldiz egin dute korrika, eta beste bi bira eman dizkiote Agerre baserriko itzuliari. Amaieran, parte hartzaileek pintxoa dastatzeko aukera izan dute eta opari bat ere jaso dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!