'Oporretan euskaraz' udalekuetan izena emateko aukera zabaldu dute

Ataria 2021eko maiatzaren 10a

2009 eta 2017 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekiak dira 'Oporretan euskaraz'.

Ekainaren 21etik uztailaren 16ra, goizez elkartuko dira haurrak begiraleekin ekintza ezberdinak egiteko. Euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea da udaleku hauen helburu nagusia.

Izena emateko aukera zabalik da dagoeneko, eta maiatzaren 31ra arte egongo da horretarako aukera. Udal bulegoetara gerturatu beharko da horretarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!