Kale neurketa egiteko hautagai deialdia egin du udalak

Ataria 2021eko maiatzaren 5a

Euskararen kale-erabileraren neurketa egingo du Zizurkilgo Udalak datozen asteotan. Horretarako, neurtzaileak beharko ditu eta hautagaiak bilatzeko deialdia onartu du udalak.

Hiru neurtzaile kontratatuko ditu Zizurkilgo Udalak eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 5etik 7ra bitartean eman beharko dute izena.

Hiru neurtzaile behar dituzte, eta bi asteko kontratua egingo zaie hirurei. Horren truke 150 euroko ordaina jasoko dute, eta, EHUn matrikulatuta badaude, 25 orduko kredituak ere eskuratuko dituzte. Hautagaiek Zizurkilen erroldatuta egon eta euskaraz jakin beharko dute.

Izen ematea udal bulegoetara bertaratuta edo 943 69 10 12 telefono zenbakira (4. luzapena) deituta egin daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!