Artxinboldoren lagunak erakusketa batean bilduta

Ataria 2021eko apirilaren 20a

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak antolatzen duen motxila ibiltaria ekimenean jasotako lanak apirilaren 30era arte izango dira ikusgai liburutegiko erakusleihoan.

Motxila ibiltarian jarritako misioari erantzun behar izan diote gazteek oraingo honetan. Giuseppe Arcimboldo Errenazimentu garaiko margolari italiarraren adibideari jarraitu behar izan diote eta gazteek oraingoan barazki eta frutekin osatu behar izan dituzte ipuinetako pertsonaien erretratuak. 

Jasotako lan guztiak ikusgai izango dira Plazida Otañoko erakusleihoan, apirilaren 30era arte. Egun horretan Kontalari2 ipuin kontalariek pertsonaia guztiekin sortu duten ipuin berria kontatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!