Zizurkilgo Udalak bi motatako hautagaien zerrendak osatu nahi ditu: alde batetik, euskararen kale-erabileraren neurketa egin nahi dutenena, eta bestetik, udalaren argitalpen banaketak etxez etxe egingo dituztenena. Kale-erabileraren neurketa egiten dutenei 25 orduko kredituak emango zaizkie unibertsitatean, dagokien ordainketa egiteaz gain.
Hautagaiek euskara jakin beharko dute, Zizurkilen erroldatuta egon beharko dute, eta banatzaileen kasuan, gidabaimena eta autoa izatea gomendatzen dute.
Izen emateak apirilaren 27ra bitartean egin beharko dira udal bulegoetan, Ernio Bidea 9An, behe helbidean. Informazio gehiago nahi dutenek, udal bulegoetan lortu ahal izango dute 943 69 10 12 telefono zenbakian, 4. luzapenean edo bulegoa@zizurkil.eus helbidean.