Aste Santuan egindako ekintzen balorazioa egin du Gaztezulok

Ataria 2021eko apirilaren 13a

Zizurkilgo gaztelekuak, besteak beste, Galaxy Prakera irteera bat eta Gazte Olinpiadak antolatu ditu opor egunetan.

Aste Santuko oporretarako ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Zizurkilgo Gaztezulok. Apirilaren 6an irteera antolatu zuten Galaxy Parkera. LH4 eta LH6 arteko gaztetxoei luzatu zitzaien bertan parte hartzeko gonbita, eta guztira berrogei lagunek eman zuten izena. Gaztetxoek "ederki" pasa zutela adierazi dute Gaztezuloko arduradunek.
 
Apirilaren 9an berriz, Gazte Olinpiadak egin zituzten. Gazte Ekintzaile taldeko bederatzi lagun aritu ziren antolatzaile lanetan eta LH5, LH6 eta DBH1eko 12 gaztetxo animatu ziren olinpiadatan parte hartzera. "Oso gogotsu" aritu ziren guztiak antolatzaileen esanetan eta ostiraletik aurrera ekimen eta proposamen gehiago lantzeko indarra batu dute Gaztezuloko arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!