Organikoa konpostatzen duten herritarrei zuzendutako formazio saioa egingo dute

Ataria 2021eko apirilaren 12a

Apirilaren 17an, 11:00etatik 12:00etara, Zizurkil Herriguneko auzo-konpostagunean egingo da formazio saioa.

Zizurkilen etxeko hondakin organikoak konpostatzen hasi zirenetik urte dezente igaro dira eta, denbora horretan, pertsona eta familia berriak batu dira biziklatzera. Udalak konpostajearen inguruko formazio saioa antolatu du apirilaren 17an, 11:00etatik 12:00etara, Zizurkil Herriguneko auzo-konpostagunean.

Bertan, adituek konposta modu egokian nola egin, nola atera, nola erabili eta bertaratutakoen zalantzak argituko dituzte. Saio hau Zizurkilen etxeko hondakin organikoak konpostatzen ari diren guztiei eta gaian interesa duen herritar orori zuzendutako dago.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!