Oporretan Euskarazeko begirale izateko deialdia zabaldu dute

Ataria 2021eko apirilaren 7a

Izen emateko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Pandemiaren egoerak uzten badu, udaleku irekiak antolatuko ditu Zizurkilgo Udalak aurtengo uztailean. Bertan lanean arituko diren begiraleak hautatzeko prozesua martxan jarri dute dagoeneko. Deialdian parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • Zizurkilen erroldatua egotea.
  • 18 urte izatea edo 2021ean betetzea.
  • Euskara ondo menderatzea
  • Begirale edo zuzendari titulua izatea.
  • Elkarrizketa-talde dinamika gainditzea. Hautatze prozesuak 2 fase izango ditu: titulazio eta esperientziaren atala eta elkarrizketa-talde dinamika. Zuzeneko hartu-emanak duen garrantzia azpimarratu nahian, lehenengo faseari %40ko balioa emango zaio eta bigarren faseari %60koa.
  • Lehenengo fasean titulazioa eta lan esperientziaren balorazioa egingo da (denbora libreko begirale edo zuzendari titulua, heziketarekin zerikusia duten ikasketa, ikastaro, monografikoak e.a., esperientzia antzeko lanetan eta langabe edo ikasle izatea).
  • Bigarren fasean elkarrizketak-talde dinamikak egingo dira. 45 minutuko iraupena izangu dute eta baloratuko direnak hurrengo atalak izango dira: parte-hartzea, gizarte trebetasuna, talde lanerako gaitasuna, euskara maila eta diskurtsoa.
Izena emateko epea apirilaren 30ean amaituko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!