Auzolanean parte hartzeko deia luzatu dute

Ataria 2021eko martxoaren 30a

Pello Mari Otañoren bizitza eta obra jasoko dituen 'Ombuaren itzala' auzolanean egin nahi dute. Egitasmoaren bultzatzaileek ekarpena egiteko bideen berri eman dute ikus-entzunezko batean.

Bi modutara egingo da filmaren proiektuak aurrera egiteko auzolana: mezenasgo legea baliatuta ekarpen bat eginda edo aurrez filma ikusteko sarrera 10 euroan erosita. Ekimenaren bultzatzaileek aurre-salmentan 30.000 sarrera saltzeko erronka jarri dute.

Egitasmoari buruzko atarian, pellomariotañoauzolana.eus helbidean, ekarpena egiteko bideen berri ematen dute.

Zizurkilen, esate baterako, sarrerak salgai daude udaletxean eta liburutegian, Egarri eta Iriarte tabernetan eta baita Hernandorena kultur elkartean ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!