Marsel magoa egon da Magia Egunaren irekiera galan

Ataria 2021eko martxoaren 27a

Zizurkilen gaur Magia Eguna ari dira ospatzen. Goizean Gaztezulon egin diren magia tailerren ondoren, irekiera gala egin da Joxe Arregi plazako estalpean.

Magiaz beteriko eguna izango da gaurkoa Zizurkilen. Goizean goizetik, Gaztezulon egin diren magia tailerrekin mundu honetan murgiltzeko aukera izan dute herriko gaztetxoek. Eguerdian, Joxe Arregi plazako estalpean egin du agerraldia Marsel magoak. Bertaratutakoen artean ikusmina sortu du.

Arratsaldean helduentzako saioak egingo dituzte Zizurkilgo Magia Egunaren barruan:

  • 18:00 eta 19:45. Helduentzako magia galak. Atxulondoko Areto Nagusian (15 urtetik gorakoentzat): Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidam.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!