Urteberri eguna ospatuko dute igandean

Ataria 2021eko martxoaren 25a

Euskal egutegiaren arabera asteburuan sartzen gara urte berrian. Igandean eguna ospatzeko ekimena antolatu du Herribizigunek Zizurkilgo Herrigunean.

Ilargiaren araberako egutegia erabiltzen zuten euskaldunek antzina. Egutegi horren arabera, urte berrian sartzera goaz datorren asteburuan eta, hori ospatzeko, ekitaldi berezia antolatzen ari dira Herribizigune elkarteko kideak.

Igandean 17:30etan jarri dute hitzordua, Pello Mari Otaño plazan. Giro goxoan, talo-merienda egingo dute, musikaz lagunduta. Euskal egutegia gogoan izan eta urte berriari ongi-etorria egiteko aukera izango da igande arratsaldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!