Ekitaldiak prestatu ditu Gaztezulok Aste Santurako

Ataria 2021eko martxoaren 24a

Aste Santua ate joka da dagoeneko, eta Gaztezuloko kideek hainbat ekitaldi antolatu dute herriko gaztetxoentzat.

LH 4-6 arteko gazteentzako, esaterako, irteera antolatu dute Galaxi Parkera, apirilaren 6rako.

Beste alde batetik, Euskal Itsas Ondarea ezagutzeko irteera antolatu dute DBH1-4 adin-tarteentzat, apirilaren 8rako.

Azkenik, Gazte Ekintzaile Taldeak (GET) hirugarren ekintza bat antolatu du Pazko Asterako. Apirilaren 9an Olinpiada eguna egingo dute LH5-DBH2 tarteetako gaztetxoei zuzenduta. Izen emateak Whatsapp bidez edo modu presentzialean egin ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!