Magia Eguna egingo dute larunbatean

Ataria 2021eko martxoaren 24a

Goizetik hasi eta gauera arte, magiaren inguruko hainbat ekitaldi egingo dira Zizurkilen.

Martxoaren 27an magiak hartuko du Zizurkil. Adin ezberdinetako herritar guztiek aurkituko dute gustuko ekitaldiren bat. Magia tailerra izango dute gaztetxoek goizez eta familia osoarentzako ikuskizuna ospatuko da eguerdian. Iluntzean, berriz, helduei zuzendutako ikuskizunak izango dira protagonista.

Ekitaldi guztietara joan ahal izateko gonbidapenak beharko dira eta horiek eskuratzeko udal bulegoetara jo beharko da.

Hau da, martxoaren 27rako prestatu duten egitaraua.

  • 10:00 - 12:00. Magia tailerra Gaztezulon. LH4-6 urte bitarteko gaztetxoentzat.
  • 12:00. Magia Egunaren irekiera gala, Marsel magoaren eskutik. Joxe Arregi plazako estalpean. Familia guztiarentzat emanaldia.
  • 18:00 eta 19:45. Helduentzako magia galak. Atxulondoko Areto Nagusian (15 urtetik gorakoentzat): Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidam.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!