Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Lekukoa Zizurkilen barrena dabil

Ataria 2021eko martxoaren 23a

Martxoaren 28an egingo dute ekitaldi nagusia, baina bien bitartean mezu sekretua daraman lekukoa herriko hainbat eragileren eskutatik pasatzen ari da.

Egoera berezia dela eta, aurten ezingo da ohiko Korrika egin, baina haren inguruko ekitaldi ezberdinak martxan dira dagoeneko. Esaterako, mezu sekretua barruan daraman lekukoa Zizurkilen barrena ibiliko da martxoaren 28ra arte. Aurreko astean jaso zuten Otaño herri eskolako ordezkariek, Korrika batzordeko kideen eskutik. Eguerdian Zubimusu ikastolarako bidea hartu zuen eta handik aurrera, herriko hainbat eragileren eskuetatik pasatzen joango da.

Martxoaren 28ko ekitaldi nagusian herriko plazara iritsiko da lekukoa eta bertan irakurriko dute barruan daraman mezua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!