Laugarren pintxo tertulia egingo dute

Ataria 2021eko martxoaren 16a

Martxoaren 18an, osteguna, Iriarten egingo dute pintxo tertulia 19:00etan hasita. Izen emateak aurrez egin beharko dira, martxoaren 16a baino lehen, herribizigune@gmail.com helbidean.

Duela urte eta erdi abiatu zuten Plazaetxeberri eraikinari erabilpen soziala emateko asmoz zein ekimen garatu zitezkeen pentsatzeko prozesu parte hartzailea.

Norabide horretan, martxoaren 18ko bileran, besteak beste, parte hartze prozesuaren emaitzak ezagutarazi eta definizio aldiari amaiera emango diote. Proiektuaren abiapuntuaz ere hitz egingo dute eta antolaketa eta plangintzaz ariko dira. Herri kooperatibarako bidean eman beharreko pausoez eta kontzientziazioaz ere hitz egingo dute bildutakoek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!