Elikagai bankurako sortak banatuko dituzte aste honetan

Ataria 2021eko martxoaren 16a

Zizurkilen hiru hilez behin egiten dute elikagai banaketa eta aste honetan zehar egingo da lehen hiruhilekoari dagokiona.

Joan zen astean antolatu zituzten elikagai bankuko sortak Zizurkilen. Hiru hilez behin egiten dute banaketa, premia duten herriko familien artean eta aste honetan zehar egingo da martxoari dagokiona.

Oraingoan, gainera, San Millan eskolako kideek emandako musukoak eta gel hidroalkoholikoak ere jasoko dituzte familiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!