Hondakin bilketarako ordutegi berria jarri dute Elbarrenan

Tolosaldeko Ataria 2021ko mar. 1a, 17:00

Goizez egingo da hondakinen bilketa eta hondakinak ontziak 08:00 baino lehen atera beharko dituzte.

Aldaketa esanguratsuak egingo dira Elbarrenako hondakinen bilketan. Martxoaren 1etik aurrera, hondakinen bilketa goizez egingo dute. Orain arte, gauez egin izan da bilketa eta zenbait herritarrek ordutegia aldatzeko eskaera luzatua zuten. Eskera horri erantzunez, bilketa ordutegia aldatu, eta goizez egingo dituzte lan horiek aurrerantzean.

Herritarrek kontuan hartu beharko dute ontziak goizeko 08:00 baino lehen atera beharko direla.

Bilketa egunetan ere aldaketak egin dituzte. Honela, errefusa asteazkenetan bilduko dute; organikoa astearte, ostiral eta igandetan, eta traste handiak ostiraletan.

Traste handiak atera baino lehen, nolanahi ere, beharrezkoa izango da 943 67 62 12 telefono zenbakira deitzea. Errefusaren kasuan, aparteko beste bilketa bat ere egingo zaie larunbatetan, sortzaile bereziei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!