Bultza Euskaltegiak! Bultza Euskara!

Korrikaren harira ekitaldi berezia egin nahi dute Zizurkilen

Ataria 2021eko otsailaren 18a

Martxoaren 28an izango da eta ekitaldi horretako ekintzak antolatzen joateko bilerak deitu ditu Zizurkilgo Korrika batzordeak. Otsailaren 18an izango da lehena.

2021a Korrikaren urtea da. AEKk erabakia du aurtengo ekitaldia bertan behera uztea, baina egoerak baimentzen duen heinean, Zizurkilen ekitaldi berezi bat egiteko asmoa dute martxoaren 28an.

Ekitaldi horretako ekintzak antolatzen joateko bilerak deitu ditu Zizurkilgo Korrika batzordeak datozen asteetan.  Otsailaren 18an, martxoaren 4an eta martxoaren 11n izango dira bilerak, Atxulondo kultur etxean 18:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!