Joan zen asteko gertaerek ez zuten zauriturik eragin, baina kultur etxeko teilatuaren zati bat estalki egokirik gabe geratu zen. Beharrezko lanak eginda, arazoa konponduta dago dagoeneko, udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Plazako estalpean ere izan zen kalteren bat eta hura ere konponduta dago.
