Bi ikastaro eskainiko dituzte Fraisoro eskolan

Ataria 2021eko urtarrilaren 19a

Produktu fitosanitarioen aplikatzailearen inguruko oinarrizko ikastaroa eta defentsak areagotzen dituzten landareen ingurukoa eskainiko dituzte.

Produktu fitosanitarioen aplikatzaileari buruzko ikastaroa urtarrilaren 26tik otsailaren 17ra eskainiko da, 15:00etatik 19:00etara. Bideokonferentzia bidez eskainiko dira saioak eta aurrez aurreko praktikak eta azterketa izango dira. Ikastaroaren matrikulazioak 50 euro balio ditu.

Sistema inmunologikoa indarkeko landareak bildu, landu, kontserbatu eta nola erabili ikasteko ikastaro bat ere eskainiko dute Fraisoron.  Urtarrilaren 26, 27 eta 28an izango da 15:30etik 17:30era, online, Zoom bidez. WhatsApp bidezko tutoretza eskainiko da eta defentsak indartzeko elikadura ere landuko da: errezetak, goxoak, jarabeak eta tinturak egiten ikasiko dute parte hartzaileek.

Bi ikastaroen inguruko informazio zabalagoa lortzeko eta izen emateko, Fraisoro eskolara jo beharko da, 943 69 21 66 telefonora edo fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!