Idazmen tailerra egingo dute Plazida Otañon

Ataria 2021eko urtarrilaren 11

DBHko ikasleentzat bideratutako tailerra izango da eta Oihana Iguaran Barandiaranek zuzenduko du. Astelehenero egingo dira saioak 18:00etatik 19:30era.

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak antolatuta urtarrilaren 18tik aurrera idazmen tailerra egingo da Zizurkilen. Iaz, urte hasieran jarri zuten martxan ekimena baina bertan behera geratu zen pandemiaren eraginez.

DBHko ikasleei zuzenduta dago tailerra. "Irakurlea bazara eta idaztea gustuko baduzu, etorri gurera", esan dute liburutegiko arduradunek. Oihana Iguaran Barandiaran arituko da irakasle idazmen tailerrean.

Izen emateak WhatsApp bidez egin daitezke 630 15 92 63 telefono zenbakian, zizurkiliburutegia@gmail.com helbidean edota Plazida Otaño liburutegira bertara gerturatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!