Formazio saioak antolatu ditu Zizurkilgo Herribizigunek

Ataria 2021eko urtarrilaren 11

Iñaki Petxarromanek liburua aurkeztu zuen Herribizigune elkarteak gonbidatuta abenduan Zizurkilgo elizan

Herribizigune elkarteak antolatu ditu saioak martxora bitartean. Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuko dira saioak.

Herribizigune elkartean antolatu dituen saio hauetan izen emateko epea amaitu da. Parte hartzaileei jakinaraziko zaie non burutuko diren ikastaroak.

Hau da prestatu duten egitaraua:

Urtarrilak 13, asteazkena
17:00-20:00. Lanaren burujabetza. Kooperatibismoa eta tokiko garapen eraldatzailea: Herri kooperatibarantz.

Urtarrilak 20, asteazkena
17:00-20:00. Lurraldea eta komunitatea.

Otsailak 3tik 17ra
17:30-19:30. Bidelaguntza-saio kolektiboak.

Martxoak 3,asteazkena
17:30-19:30. Balorazioa eta itxiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!