Peroteko hirigintza lanen inguruko parte hartze saioa egingo dute

Ataria 2021eko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 21ean izango da saioa udalbatza aretoan, 13:00etan. Perot izeneko 31. hirigintza-jarduerarako eremuari eragiten dioten plan orokorraren lehen aldaketaren irizpideak eta helburuak azalduko zaizkie bertaratutakoei.

Urtarrilaren 21ean, ostegunean, 13:00etan deitu du saioa Zizurkilgo Udalak.  Udalbatza aretoan egingo dute eta Perot izeneko hirigintza-jarduerarako 31. eremuan egingo diren aldaketak jakinaraziko zaizkie herritarrei. Hain zuzen, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorrean egingo den lehen aldaketaren irizpideak eta helburuak azalduko dira saioan.

Horrez gain, saio horretan interesdunen iritzia ere jasoko da. Besteak beste, honako alderdi hauei dagokien iritziak jasoko dira: planaren aldaketaren aurrekariak, konpondu nahi diren arazoak, onartzeko beharra eta aukera, helburuak eta beste konponbide aukera batzuk.

Saioa egin osteko 15 egun naturaletan, zabalik egongo da kontsulta prozesua eta ekarpenak, iradokizunak eta kontsultak egin ahal izateko helbide elektronikoa. Modu telematikoan soilik egin ahal izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!