Eguberrietako azoka berezia egin dute Zizurkilen

Leyre Carrasco 2020ko abe. 20a, 12:00

Zizurkilgo Udalak herritarrak Eguberrietako erosketak bertan egitera gonbidatu ditu.

Eskualdeko artisau eta janari postuekin Eguberrietako azoka berezia antolatu dute Zizurkileko plazan. Herritarrek 10:00etatik 14:00etara izango dute hamaika postuz osatutako azokan erosteko aukera.

Bertan aurki daitezkeen postuak dira Amasa-Villabonako Kaori faktoria, Amlu bitxiak edota Sualma, arimaz betetako egurrezko jostailuak. Larraulgo Arbela txakolindegia, Olivia Sanchez eskulanak, eta Agara Agirre bitxiak, besteak beste.

Eguberrietako azoka honetan jostailu trukea egitekoa aukera ere dago. Azokara eraman daitezkeen jostailuak, ezaugarri eta adin guztietako haurrentzako jostailuak, jokoak eta ipuinak dira. Baina bi baldintza bete behar dituzte; alde batetik, egoera onean egon behar dutela, eta bestetik, garbi eta desinfektatuak egon behar direla. Gainera azokara jostailu edo jokoren bat eramaten duen orok, jostailu hori utzi eta beste bat hartzeko eskubidea du, emango zaion txartelarekin. Haur bakoitzak gehienez, hiru jostailu, joko edo ipuin eraman ditzake azokora eta beste hainbeste jostailu, joko edo ipuin hartu ditzake bertatik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!