Eguberrietarako 60 lote zozkatu ditu Elizpe erretiratuen elkarteak

Ataria 2020ko abenduaren 17a

Asteazkenean egin zuten zozketa eta bertan izan ziren elkarteko zuzendaritzako kideak eta baita bi bazkide ere.

Saridunei telefonoz deituko diete lotea eskuratu dutela jakinarazteko eta aste honetan eta hurrengoan 11:00etatik 12:00etara egongo dira egunero elkartean, sariaren bila doazenei harrera egiteko.

Urteroko kuota ordaindu duten bazkideen artean egin zuten zozketa eta Eguberrietako produktuz osatutako 60 lote banatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!