Herribizigune elkarteak ekitaldiak antolatu ditu abendurako

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 23a, 11:57

Zizurkilgo Herrigunean gizarte kohesioa indartzeko eta komunitatea trinkotzeko sortu den elkarteak hainbat ekimen egingo ditu datozen asteotan.

2019ko udazken hasieran erabaki zuten Herribizigune elkartea sortzea eta ordutik hainbat ekimen gauzatu dituzte. Besteak beste, duela urtebete jarri zuten martxan elikadura sarea eta haurren basoa izeneko proiektua ere esku artean dute. Elkarteko kideak arduratzen dira, bestalde, Plaza Etxeberri eraikinaren inguruan egiten ari den parte hartze prozesua dinamizatzeaz.

Abendurako honako egitaraua prestatu dute:

Abenduak 26, larunbata

11:00. Frontoi atzeko belardian haurren basoa ekimenaren nondik norakoak azalduko dira eta OinHerri elkartekoekin solasaldi bat egingo dute, herri hezitzaileak sustatzeko helburuarekin. Haurrentzako tailerra ere izango da bertan.

Abenduak 28, astelehena

18:00. Herriguneko plazan elikadura sarearen lehen urteurrena ospatzeko gaztaina-jatea egingo dute, musikaz lagunduta.

Abenduak 29, asteartea

18:30. Herriguneko Zentroan, Iñaki Petxarroman kazetariak bere liburua aurkeztuko du: Ezezagunerako bidaia-mundua, klima eta ekologia krisian. Parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, abenduaren 27a baino lehen, herribizigune@gmail.com helbidean.

Abenduak 30, asteazkena

18:00. Zentroan Plaza Etxeberri eraikinaren inguruko parte hartze dinamikarekin jarraituz pintxo tertulia egingo dute. Epe ertain eta luzean antolatu daitezkeen proiektuez hausnartuko dute bertaratzen direnek. Parte hartzeko izen emateak abenduaren 28a baino lehen egin beharko dira, herribizigune@gmail.com helbidean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!