Eguberrietako loteen zozketa egingo dute abenduaren 16an

Ataria 2020ko abenduaren 11

Zizurkilgo Elizpe erretiratuen elkarteak asteazkenean egingo du Eguberrietako 60 loteren zozketa.

Elizpe erretiratuen elkartean bertan egingo da zozketa eta kontuan hartuko dira urteko bazkidetza ordaindu duten bazkideak.

Zuzendaritzako lau kide eta 2-3 bazkide inguru egongo dira zozketan, eta Eguberrietako lotea egokitzen zaienei abisua pasatuko diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!