2020/12/12 10:00 - 13:00
Zubimusu Ikastolak bat egin du Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak antolatu duen jostailu bilketarekin eta Zizurkilgo Udalak egingo duen jostailu trukearekin. Aste honetan zehar ikastolan bildu dituzte jostailuak, baina, abenduaren 12an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara Errebote plazan Zubimusuk jarriko duen gunean ere utzi ahalko dira jostailuak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?