Koronabirusa

Ostalarientzat laguntza lerroa zabaldu du udalak

Ataria 2020ko abe. 9a, 15:59

COVID-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko diru laguntzak emateko urgentziazko deialdiaren oinarriak onartu ziren azaroaren 26an, alkate dekretu bidez.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izango da. Herriko ostalariekin bilera ezberdinak egin ditu Zizurkilgo Udalak azken asteotan eta aurrerantzean ere harreman zuzena mantenduko du. Datozen egunotan alkateak ostalariei banatuko dizkie eskaera orria eta zinpeko adierazpena, euren eskaerak egin ahal izan ditzaten.

Diru laguntza deialdi honen helburua COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Zizurkilgo udalerriko ostalaritzako establezimenduen jarduera ekonomikoa berrabiarazten laguntzea da.

Erabateko etetea eman bada, diru laguntzaren zenbatekoa 600 eurokoa izango da etendura-hilabete bakoitzeko. Etete partziala eman bada, berriz, hilabete bakoitzeko 300 eurokoa izango da ekarpena. Onuradun bakoitzeko gehieneko diru laguntza 1.500 eurokoa izango da. Udalak jakinarazi du deialdirako adostu den aurrekontua amaitu arte emango direla diru laguntzak.

Onuradunek besteak beste, EAEn erroldatuta egon beharko dute eta zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak egunean eduki beharko dituzte. Zizurkilgo Udalarekin ere ez dute zorrik izan beharko eta enpresa jardueraren egoitza soziala eta fiskala Zizurkilen izan beharko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!