Euskararen Astea ospatuko dute P.M. Otaño herri eskolan

Ataria 2020ko azaroaren 20a

Era guztietako jarduerak egingo dituzte datozen egun hauetan eta familiek, irakasleek, ikasleek eta herriko hainbat eragilek parte hartuko dute.

Eskolak urteak daramatza Euskararen Astea antolatzen eta aurreko Euskaraldiaren ediziotik, Euskararen Astearen barnean kokatu izan dute ariketa soziala.   Euskararen Aste honetan hainbat jarduera antolatu izan dira eta partaidetza oso zabala izan du. Familiek, ikasleek, irakasleek eta herriko hainbat eragilek parte hartu izan dute.
 
Aurten ere, desberdina izango den arren,  hainbat jarduera burutuko dira: Euskararen erabileraren inguruko soziograma egingo da ikasleekin; Mingainaren dinamika burutuko dute; Altxorraren bila jolasa; Ipuin kontaketak; Eta irteera ludikoak: Chillida-Lekura, Urmara museoara eta Cristinaeneara, besteak beste. Pertsonai misteriotsuaren bisita ere jaso eta Euskaraldiaren barruan Aho Bizi eta Belarri Presten koreografia prestatuko dute ikasleek.
 
Bukatzeko, eskolak herritarrak animatzen ditu, datozen bi aste hauetan, gehiagorekin, gehiagotan, gehiago euskaraz hitz egiteko erronkari eustera.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!