Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 13ra atzeratu da

Ataria 2020ko azaroaren 19a

Azaroaren 29an zegoen aurreikusita, baina konfinamendu perimetralaren ondorioz, antolakuntzak eta Aizkolari Elkartean bildutako aizkolariek atzeratzea erabaki dute. Jon Irazu zizurkildarra da finalistetako bat.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko antolakuntzak azaldu duenez, atzerapenaren arrazoia "COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamendu perimetraleko egoera da. Birusaren hedapena geldiarazteko agintariek hartutako neurriek ez dute probintzien eta autonomia-erkidegoen arteko desplazamendutik ahalbidetzen. Ondorioz, finala Bilbao Arenan publikoaren presentziarik gabe jokatu beharko litzateke".

Atzerapenarekin, antolatzaileek espero dute publikoaren presentzia izatea. 400 pertsonentzako lekua izatea espero da. Abenduaren 13an, igandea, izango da finala, eta 12:00etan hasiko da. Jon Irazurekin batera, Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi eta Aitzol Atutxa ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!