Zizurkilen laguntzaile bila dabiltza mintzalagun proiektuan parte hartzeko. Asteko goiz batean, ordubetetxo batez, aisialdi giroan hirukote batekin elkarte eta denen elkarren artean euskaraz mintzatzea da eskatzen dutena.
Euskaldun zaharra izan eta goiz batean tarte bat dutenei egiten diete deia, euskaraz mintzatu nahian dabilen herritar taldeari laguntzeko. Izena emateko, Zizurkilgo udal bulegoetara jo beharko da, 943 69 10 12 zenbakira. Interesa dutenei azalpenak emango zaizkio telefono zenbakian.