Promozio mailako aurre kanporaketa Erasunentzat

Ataria 2020ko azaroaren 7a

Atzo Ataunen jokatutako jaialdiko lehenengo partidan, zizurkildarrak 22-20 hartu zion aurre Larrazabali.

Promozio buruz buruko txapelketa hurrengo asteburuan hastea ari dira aurreikusten EPELeko kideak. Bien bitartean aurre kanporaketa irabazi zuen Jon Erasunek atzo Ataunen.

Bien bitartean maila nagusian, Dario Gomez da final-laurdenetarako sailkatu den lehen pilotaria. Atzo, 22-7 hartu zuen mendean etxeko pilotaria, Iraitz Zubizarreta. Dariok Iker Irribarria izango du aurkari final-laurdenetan.

Gaur, berriz, Oinatz Bengoetxea eta Asier Agirre ariko dira elkarren aurka Amurrion (17:30, ETB1). Altuna III.ak eta Peña II.ak bihar jokatuko dute, Eibarren, eta irabazleak Ezkurdia izango du aurkari final-laurdenetan. Jakak Eibarko jaialdian jokatuko du bere partida, Bakaikoaren aurka, eta irabazleak Urrutikoetxea izango du zain.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!