Mugikortasun jasangarriaren inguruko erakusketa jarri dute

Ataria 2020ko azaroaren 4a

Tolosaldeak dituen mugikortasun-erronka nagusiak azaltzen ditu Zizurkilgo Joxe Arregi plazan jarritako erakusketak.

Horrez gain,  mugikortasun  jasangarria sustatzen duten esperientziak eta praktika onak ezagutarazten ditu, plazan jarritako zortzi panelen bidez. Azaroaren 2an jarri zuten erakusketa eta igandera arte, azaroaren 8ra arte, egongo da ikusgai.

Herritarrengan kontzientzia piztea da Tolosaldea Garatzenek antolatutako erakusketa honen helburu nagusia, baita eredu berriak barneratzen laguntzea ere. Pertsonak bizitzaren, ekonomiaren eta gure kaleen erdigunean jarriko dituen mugikortasunaren garrantzia azpimarratzea da, finean, ekimenaren asmoa.

Erakusketa ibiltaria da orain Zizurkilen jarrita dagoena. Tolosan, Baliarrainen eta Ibarran egon da ikusgai eta Zizurkilen geldialdia egin ondoren, Altzon jarriko dute, azaroaren 15era arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!